Jardines de AristiAparthoteles Jardines de Aristi

Erreserbak

Hiria ezagutu

Eraztun Berdeak inguratzen du hiria; oinezko eta txirrindularientzako ibilbide sare zabal batek zeharkatzen dituen eta atsedenleku handiekin egokituta dauden sei parke handi lotzen ditu.

Salburuako parkea

Salburua hainbat urmaelek (Arkaute eta Betoño dira nagusiak) osatutako hezegune bat da, larre bihurtutako guneekin eta harizti txiki batekin. Joan diren mendeetan lehortu egin da eremua laborantza gune bihurtzeko, eta 1994an hasitako berreskuratze lanek lehengoratu egin dute egoera; gaur egun, Salburua Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat da, eta Ramsar nazioarteko garrantziko hezegunea da.

Parkea inguruan dituen eta urmael nagusiak lotzen dituzten hainbat ibilbideri jarraituz zeharka daiteke. Informazio gune bati eta bi hegazti-behatokiri esker, tokiko aberastasun naturala ezagutu eta goza dezakegu.

Salburuako parkea

Ataria, Salburuako Interpretazio Zentroa

Salburuako hezeguneen interpretazio zentroa, Ataria, Salburuako parkerako sarbide nagusia da.

Ataria egungo zentro dinamiko bat da, biodibertsitatearen inguruko ideiei buruzko eztabaida bultzatzeko eta parte-hartzea sustatzeko. Ikerketa bultzatzeko, komunikatzeko modu berriak bilatzeko eta ondare naturala zabaltzeko foro bat da.

Ataria hezeguneen inguruko komunikazio, hezkuntza eta kontzientziazio publikora zein aisialdira eta entretenimendura zuzendutako plataforma gisa sortu da. Eskola-umeentzako jarduerez gain, publiko guztiei zuzendutako proposamen sorta zabala eskaintzen du: haur eta gurasoentzako jolasak, kontzeptualagoak direnak, baita hiritarrek parkearen eta ondare naturalaren kudeaketan parte hartzea sustatzea helburu dutenak ere.

Bost ibilbide hirian barrena

Hiria hobeto ezagutzeko bost ibilbide proposatzen dizkizugu:

  • Mendebaldeko zabalgunea XVII.-XX. mendeetan

Ibilbide honi jarraituz, muinoaren inguruetan ibiliko gara, eta eraikin barrokoak, neoklasikoak eta trantsiziokoak topatuko ditugu, baita arkitektura garaikidea ere.

> Inprimatu ibilbidea

  • XIX. mendeko zabalgune erromantikoa

Hiriko gune soziala da, mota guztietako establezimenduak dituen merkataritza gune handi bat: ehunka urteko dendetatik hasi eta askotariko jatetxeetaraino, baita zinemak eta antzokiak ere.

> Inprimatu ibilbidea

  • Senda ibilbidea

Hiriko ibilbide politenetako bat da. Hiru kilometro baino gehiago dituen eta oinezkoentzat prestatuta dagoen pasealekuak (alboetan zuhaitzak ditu) hiriaren erdigunea Armentia bizigunearekin lotzen du, eta han dago San Prudentzio basilika erromanikoa.

> Inprimatu ibilbidea

  • Hegoaldea. Campusa

Lorategi-hiria, kirol guneak eta unibertsitate campusa daude bertan.

> Inprimatu ibilbidea

  • Zabalgune garaikidea

Kale zabalak dituen gune berria, Lakua eta Zabalgana urbanizazio berriekin lotzen dena.

> Inprimatu ibilbidea

Salburuako parkea

Eraztun berdea

  • Zabalgana
    Zabalgana

    Zabalganako parkea hiriaren mendebaldean dago. Bertan...

    Beste leiho batGehiago irakurri

  • Armentia
    Armentia

    Armentiako basoa, hiriaren hego-mendebalderantz eginez, 3 kilometrora dago. Hor dituzu ehunka...

    Beste leiho batGehiago irakurri

Zirkuitu turistikoak

  • Pintxoak
    Pintxotan

    Ezagutu miniaturako goi sukaldaritzak eskaintzen dizkigun atseginak.

    Beste leiho batGehiago irakurri

  • Erdi Aroko hiriguneko harresia
    Erdi Aroko hirigunea

    1997an Monumentu Multzo izendatu zuten Erdi Aroko arbendol honek ondare historiko eta kultural...

    Beste leiho batGehiago irakurri

© Copyright 2011 Jaureguizar. Eskubide guztiak erreserbatuta..